XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste 70 % k era grabeak jasatzen dituzte, berezitasun honekin: baziloskopia positiboa.

Gaixo hauk, gordailu garrantzitsuenak dira eta kutsatu gabe dagoen populazioa infektatzen dute, zikloa osotuz.

5.- Gaixo tuberkuloso bazilifero bati, tratamendua zuzena jarri ondoren laister ez baziliferoa egingo da eta denbora hontan bidaltzen dituen baziloek ez dute eritasun ekoizteko gairik.

6.- Tuberkulosisa edozein adinetan jasan daiteke baina talde batzu minberakorrak dira:
- haurrak
- haurdun dauden emakumeak
- zaharrak
- Zokoratuak: alkoholikoak...

TUBERKULOSISAREN KONTROLA Kontrolaren helburuak hauk dira: 1.- Tuberkulosisaren bidaltzea gelditzea eta gaixoen sufrimendua erremediatzea, kasuaren diagnostiko eta tratamenduaren bitartez.

2.- Pertsona gaitzaileak zaintzea era bitara: 2a.- Txertapenaren bidez: BCG txertoa oso egokia da zeren txerto berri bati exigitzen zaizkion berezitasunak betetzen ditu eta: eraginkorra, kaltegabekoa eta merkea.

Eraginkortasuna 80% da.

Momentu hontan eztabaidatzen ari dira noiz jarri behar den txertoa.

PPD xiringatu ondoren ala xiringatu gabe.

OEM ek hau gomendatzen du: txertapena eskala handian egiten denean zuzenean jarri behar dela, PPD lehenago xiringatu gabe.

Adina hobezina jaio ondorea da, lehenengo 24 ordutan zeren, umeak ezbaitu defentsarik eta gure ingurunea oso kutsagarria da.

Adin hontan ez bada egiten, 12 urte inguruan egin beharko litzateke, gaztetxoak bere talde soziala aldatzean.

Protekzioaren iraupena ez da guztiz ezaguna.

2b.- Kimioprofilasisa izoniazidarekin.

3.- Tratamendua:
- isoniazida: 5-10 mg / kg / egunero. Maximoa 300 mg / egunero /
- rifanpizina: 10-20 mg / kg / egunero. Maximoa 600 mg / egunero /
- Etanbutola: 15 mg / kg / egunero /
- Streptomizina: 15-20 mg / kg / egunero. Maximoa 1 gr / egunero /
- PAS: 150 mg/ kg / egunero. Maximoa 12 gr / egunero
.

3 kimioterapikoekin hasten da, gero 2 eta azkenez 1.

Iraupena 9 hilabetetatik 18 hilabetetara izango da.